Praktiketako astekariak


Praktiketako astekaria 2014/10/24

Ostiral honetan, IKT-ko saioan hainbat gauza landu ditugu. Landutako, oso baliagarria izan da. Hasieratik sortu dut bloga. Esan beharra daukat, hasiera batean oso galduta egon naizela baina klaseak aurrera joan ahala aria harrapatzen joan naizela. Argazkiak, bidioak  eta abrrekoak sartzen ikasi gara. Bidio horiek ordenadorekoak ziren edota internetetik atertakoak. argazkiekin ere berbera egin dugu. 



Praktiketako astekaria 2014/10/30



Beste egun batez, gure blogarekin jarraitu dugu. Norberak bere gaia duenez, horri buruzko informazioa aurkitzen ibili gara. Aurkitutako informazioa nire buruari bidali diot emailetik, geroago ordenatzeko blogean sartu baino aurretik. Irakasleak, bere partetik, azalpenak eman ditu eta zalantzak argitu dizkigu. Gure blogean erlojua jartzen irakatsi digu bai eta feed- a egiten ere. 



Praktiketako astekaria 2014/11/13


Gaur word-barnean dauden hainbat erabilera aztertu eta probatu ditugu, hala nola, nola sailkatu eskemen bidez, portadak nola jarri, letra motak nola jarri...  Ostean, binaka jarri digu lan bat egiteko. Lanak word-en gainekoa izan da eta hau oso baliagarria izan da niretzat, gauza berriak ikasteko.



Praktiketako astekaria 2014/11/14
Bariku honetan, taldeka bildu gara eta proiektua jorratzen hasi gara. Hainbat testu irakurri ditugu,hala nola "Los jetas y los pasotas" . Bakoitzean egoera desberdinak planteatzen ziren. Testuak, bakarka irakurri ditugu, ostean taldean komentatu eta hau egin ondoren, talde handian partekatu dugu gure iritzia beste ikaskideekin bide batez, beraien iritzia ere entzunez.  Ostean, taldeko arauak finkatu ditugu.



Praktiketako astekaria 2014/11/20

Gaurko saioan ikastetxe bateko egoera baten berri izan dugu, non IKT-aren gutxienezko erablieraren kexa planteatzen da. Gure zeregina, mapa kontzeptual bat egitea izan da, azalpen guztiaren elementuak kontuan hartuz.

Hori egin eta gero, planteatzen diren galderen erantzunak idatzi behar izan dugu, hau da, hipotesiak formulatu ditugu eta azkenik, egindako egindako lana sitesera igo dugu.



Praktiketako astekaria 2014/11/21


Gaur gaitasun digitalaren kontzeptua aztertu dugu, horretarako, gidan agertzen ziren zenbait link-etan klik eginez, behar genuen informazioa lortu dugu. Lehendabizi, gaiatsun digitalaren definizioa, haren elementuak, ezaugarriak baita haren abantailak ere. Beraz, lortutako informazio horrekin mapa kontzeptual bat burutu dugu popplet aplikazioa erebiliz.




Praktiketako astekaria 2014/11/27


Gaurko saioan, delicious-en kontu bat ireki dugu nik eta nire taldekideek. Bertan, IKT-en integrazioari buruzko informazioa bilatu dugu, hots, Eusko Jaurlaritzak nola jorratzen duen honako gai hau.Hau da, aurreko aktibitatean ikusi dugun legedia nora aplikatzen da hezkuntzaren errealitatean eta horrez gain, planik ba al dagoen horretarako ere aztertu dugu.
Informazioa bilatu behar izan dugu eta informe bat egin. 

Hori egin eta gero, gaitasun digitala lantzeko sarean dagoen materiala aztertu dugu.  zerrenda bat erabiliz baina geuk ere bilatu egin behar izan dugu. Guztira, kide bakoitzak bi aztertu behar izan ditugu. 




Praktiketako astekaria 2014/12/11

Gaurko klasean, proiektuko zazpigarren atala burutu dugu, hots, eskola bateko egoeraren azterketa egin dugu. Horretarako, eskolaren ezaugarri nagusiak, hau da, osatzen duen ingurune sozioekonomikoa eta soziokulturala aztertu dugu. Geroago, eskolaren azpiegiturei buruzko informazio txiki bat erraztu egin dugu, guretzat esanguratsua izan da hori zehaztea hurrengo atalak errazago ulertzeko.

Hori egin eta gero, eskolaren zerbitzuak zehaztu ditugu; bertan, informatika gelaren zerbitzua gailendu nahi izan dugu eta horretarako letra beltzez jarri egin dugu. Eskolako datu zehatzei buruzko informazioa txertatzerako orduan, ikasle kopurua eta behar bereziko ikasleen kopurua zehaztu dugu.

Eskolako errekurtso digitalen egoera izan da nire ustez atal honetako garrantzitsuena, bertan, eskolak prest dituen baliabideak ezagutzen direlako, esate baterako, informatika gela bi dauzkala eta bertako gela bakoitzean hogei odenagailu daudela.

Azkenik, ikasgelaren ezaugarria eta haren baliabide tenkologikoen ezaugarriak zehaztu ditugu, eskola 2.0-ko ordenagailuei berebiziko arreta eskainiz.




Praktiketako astekaria 2014/12/12


Gaurko saioan, proiektuaren zortzigarren atala landu dugu. Atal honetan material bat diseinatu beharko dugu, kasu honetan blog bat. Blog honi, "IkastenIkasten" izena jarri diogu eta haren funtzionamendua eta helburuak zehaztu ditugu. Blog hau ikasle guztientzako izango da, hots, guztiek izango dute eraldatzeko baimena eta horretarako pasaitza emango zaie, horrela haiek informazio gehigarria txertatzeko eskubidea izango dute.

Helburuen artean, nire ustez garrantzitsuenak hauexek dira: interneten informazio fidagarria lortzen ikastea, talde lana sustatzea, norberaren autonomia lantzea eta hizkuntza desberdinekin kontaktuan egotea.






Praktiketako astekaria 2014/12/18


Gaurko klasea IKT-ko azke aurreko eguna da. Klaseko lehengo minutuak, beste klaseko kideak bere proiektu finala prestatzeko utzi du. Bitartean, guk, gure proiektu finalarekin jarraitu dugu.

Aurkezpen desberdinak egon dira. Hain zuzen ere, hiru proiektu finaleko aurkezpen egon dira. Hirurak oso interesgarriak egon dira guztiak desberdinak izan direlako. Hiru taldeak desberdin bideratu dute bere azken lana bai aurkezpen aurkezteko tresnak bai aurkezpen gidoia. Aurkezteko era desberdin ikusi dira: Prezzi eta power point eta gidoiaren aldetik, bakoitzak bideratu du nahi duen bezala azken proiektu honek libre zelako. Batzuk blog bat sortu dute eta beste batzuk internetko web orri desberdinak erakutsi digute.

IKT-ko proiektu finalaz aparte, talde batek, bere modulu lana aurzketu du. Aurkezpena normal izan da baina bideo aldetik, izugarrizko bideo prestatu dute. Nabaritzen zen, taldean, norbait bideo grabatzeko eta montatzeko ona zela, plano eta soinuak oso onak izan direlako.

Gure proiektuari begira, esan beharra dago, ez dugula amaitu eta gauzatxoren bat falta zaizkigula bukatzeko. Klase bukatu baino lehen, falta diren gauzak banandu ditugu etxean egiteko.

Besterik gabe, bihar gure proiektu finala aurkeztea tokatzen zaigu. Espero dut ondo ateratzea eta guztion guztokoa izatea.





Praktiketako astekaria 2014/12/19


Gaur, azken eguna izan da Gabonak aurretik, eta ondorioz, irakasgai honen azken eguna.

Hala ere, gure talderako ez da patxadaz hartzeko moduko saio bat izan, izan ere, amaierako aurkezpena egin behar genuen, hau da, guk proposatutako egoera azaltzea. Talde bakarra izan gara IKT ko lana aurkezten, baina, gureaz aparte, Modulu Laneko proiektu bat ikusteko aukera izan dugu.

Ondoren, gure txanda izan da. Oro har, lan on bat egin dugulakoan nago. Ni, behintzat, ez dut urduritasun arazorik nabaritu, gehienbat, jende askorik ez zegoelako klasean. Beraz, gure aurkezpena azkena izanda, amaiera eman diogu IKTko aurkezpenei.

Bukatzeko, irakasleak ebaluazio horria banatu digu.





No hay comentarios:

Publicar un comentario