viernes, 9 de enero de 2015

Hezkuntza eta kirola: Larramendi ikastetxea eta Reala

Hemen uzten dizuet Irakasle futbolsaleentzako oso interesgarria izan daitekeen bideo bat. Bideo honetan, Larramendi Ikastetxea "Real Sociedad" taldearekin duen harremana ikus daiteke. 



Elikadura. Groputz hezkuntzan landu beharreko edukia.


Giza elikadura landu beharreko ezinbesteko konpetentzia da. Orain arte inguruaren ezaguera arloan landu izan dena, Orain inguruaren ezagueran lantzeaz ganar Hezkuntza fisikoko arloan ere lantzea izango litzateke aproposena. Elikadura osasuntsu bate guztiz erlazionatuta dagoelako Hezkuntza fisikoaren bitartez garapen bate integral Lortu nahi baldin badugu. Argi dago kontzeptuak ikasleen adinaren araberakoak direla behar izan, lehenengo urteetan elikadura osasuntsu baterako gomendioekin hasi, aurrerago eta mikronutriente makronutrienteekin jarraitzeko.  
Argi dago kontzeptuak ikasleen     

KIROL EGOKITUA

Blog honetan, Sarrera desberdinen Bidez, eta hezkuntzak Gorputz Kirola egiteak dituen onurataz hitzegin dugu. Baina badakigu, eskola orduetan Gorputz Hezkuntza irakasgaian Instancia de instancia de instancia de parte hartzeaz ganancia onuragarria dela Kirola, dantza ... egitea eskola orduetatik Kanpo. Baina zer gertatzen da ezintasunen bate pertsonekin Duten? Eta berain denbora librean kirolen bate aukerarekin praktikatzeko? Horientzako ere badaude Kirola praktikatzeko edo aktibitate desberdinak eramateko aurrera Taldeak. Bilbao Basket Taldeak adibidez, badauka gurpildun aulkietan jolasten Duten jokalariak. Egokia izango litzateke Talde inguruan hauen bai bai eta irakasleak eskolako guraso elkarteak Horien berri izatea, bate ezgaitasunen Duten umeen gurasoei informazioa emateko beraein seme-Alabak eta Ekintza horietan Instancia de instancia de instancia de parte hartzera animatzeko. Kirol edo aktibitate desberdinetan Instancia de instancia de instancia de parte hartzen Duten jokalari ezgaituen esperientziak ikasgelan kontatzea onuragarria izan daitekela uste dugu, ikasleak baloreetan hezitu nahi baditugu behintzat. Proposamena jokalari horietako batzuk, eskola orduetan, eskolan beraien esperientziak kontatzea izango litzateke. Ikasleek Jakin dezatela KIROLA egitea Posible dela ezgaitasunen arren izan Murciélagos. Estereotipoak alde batera utzi eta errespetua bultzatzeko, desberdintasunak onartzeko, empatia areagotzeko Ekintza legez uler dezakegu proposamena gura.  

Materiala ez dagoenean...

Askotan, oso ariketa erabilgarriak proposatzeko intentzioa dute irakasleek, baina askotan, irakasleek baliabiderik gabe aurkitzen dituzte euren buruak. Aurrean Honen, ditugun baliabide eskasak aprobetzatu ditugu Behar. Klariona bate erabiliz, ikastetxeko jolas-tokiak egokitu ahal ditugu nahi ditugun ariketak jorratu ahal izateko.   Klariona betidanik umeentzako jolas lagun izugarria izan da. Klarionarekin umeek joko askotan Ibili dira, trukeme, txapa pistak, Frutak kanpora, adibide batzuk dira.

Gure kasuan, klarionaren bitartez zelaiak jokoetara egokitu ditzakegu, eremuak finkatuz eta zonalde bereziak markatuz. Bestalde objektu honen zerbitzua gura irudimenaren menpe Dago. Eta Hona hemen gaur egun psikomotrizitatea abiadura Lantzeko modan murciélago tool dagoen: 


Eskailera horrek 25-30 euro Inguru balio du, merkea egiten duen zerbitzurako, baina, ezin dezakegu egin klariona batekin lurzoruan marraztuz? Ni aspaldi praktikatzen dut ariketa hori klariona bate erabiliz, gainera klarionarekin, espazioen zabalera handitu edo txikitu dezakegu. Ideia bikaina ezta? Bestalde sorua egurrezkoa bada zinta adesiboa ere erabili dezakegu.

Froga fisikoak Gorputz hezkuntzako plangintzan

Gure bizitzan zehar, soinketa saioetan Denetarik ikusi dugu, baina bada GH-ko Irakasle askok egiten Duten jarduera batzuk, froga fisikoak. Froga hauek abiadura, erresistentzia, malgutasuna, eta indarra bestelako gaitasunak neurtzen dute era kuantitatibo batean. Irakasle batzuk ere frogak kurtso hasieran bukaeran eta egiten Duten, ikasleen aurrerapenak neurtzeko. Gehienetan froga hauek ikasgaiaren notetan islatzen dira.

Orain, cifra buruari egin behar diogun galdera. Zertarako egiten ditugu froga hauek? nola sentitzen dira gure ikasleak? Baina, froga hauek onuragarriak dira ikasleentzako? Beharbada, suspentso asko ateratzen duen Ikasle Batek, fisikoki ondo badabil ondo sentituko da klaseko markarik Altuena Lortu ezkero, baina hala ere, motibazio honek konpetibitatean oinarritzen da. Bestalde gaitasun fisiko hauek landu ez dituzten ikasleengan fustrasioak eta kirolarenganako despresua Sortu ditzakete.

Kirol alternatiboak, ikasleentzako erronka berriak

Jada, Kirol pare alternatibo bate komentatu ditugu. Baina Badira beste batzuk ere komentatu ez ditugunak. Kirol alternatiboek mota askotako abileziak Lantzeko baliabide ditzakegu erabili giza, abilezia motaren arabera Kirol ezberdin bate aukeratuz. Gainera hauekin Arazo ezberdinak Sortzen dizkiegu ikasleei gura, hauen Kirol hauek mota Garapena inoiz ikusi ez dutelako eta eskuratu Duten gauza bakarra (gugandik komunikatuta) jokoaren arauak direlako.

Los Juegos y Deportes Alternativos en Educación Física

Jokoak gelan

Hezkuntza Fisikoetako klaseetan,  jokoak  izaten ohi dira Nagusi, eta hauetaz baliatzen gara Lortu beharreko helburuak eramateko Aurrera. Joko hauek ez dira bakarrik erabilgarriak EREMU akademikoetan, bestelako Talde ezberdinentzat ere dira oso komenigarriak. Joko edo jolas hauek ez dira konpetitiboak izan behar, hau da erabilgarriak diren jokoen ezaugarri bakarrenetarikoa. Bestetik, mota askotako jokoak proposatu ahal ditugu.

Erabiliz Jokoak, haurren garapen fisikoa nahiz psikologikoa landu ahal da haurreei Kirola era dibertigarria eta erakargarri batean aurkeztuz.  

Kirolaren garrantzia hezkuntzan eta pertsonaren garapenean

Gaur egun gura gizartean Kirolak bizitzaren atal garrantzitsu bate betetzen du. 

Hezkutza Mailan ere, Kirola egiteak Gorputza era ulertu egokian (jardueraren eraginari buruz kontzientziatuz), eta bere ahalmenak, sakontasunez ezagutzea ahalbidetu behar du, eta zenbaitetan, hainbat jarduera fisiko menperatuz, etorkizunean garapen pertsonalerako egokienak aukeratu ahal izateko. Honetan Era, zenbait ezagupen, eta Jarrera OHITURA eskuratuko ditu, eta hauei esker, eta Osasuna bere Bizi Kalitatea hobetu ahal izango ditu, baita mugimenduaren ahalmenaz gozatu.

Helburu fisikoez aparte, pertsonaren beste arlo garrantzitsu batzuk Garatzen ditu, eta OHITURA ezaugarri moralak deritzegunak: Kemena, zuzentazuna, leialtasuna, gainditzeko sena, disziplina, Ardura izatea, Buru belarri aritzea, LANKIDETZA, autonomia ... 

Horregatik esan dezakegu, Kirola premiazkoa dela perstsonen garapenerako.




domingo, 21 de diciembre de 2014

Talde-lana (Web 2.0)

LABURPENA:


Gaur egungo gizartean, teknologia berriak gure bizitzaren esparru guztietara hedatu dira. Internet, adibidez, informazio iturri huts bat izatetik jendeen arteko interakzioak eta harremanak sustatzen dituen tresna izatera igaro da.


Gizartea aldatzen eta bilakatzen den moduan, teknologia, web orriak eta abarrek garapen eta bilakaera bat dute. Honekin lotuta 2.0 kontzeptua aurkitzen dugu, programa baten bertsia definitzen duena. Hau internetetik dator, izan ere, Tim O’Reillyk “web 2.0”-ren definizioa eman zuen. Web 2.0 lehen eraldaketa teknologikoa da.

Web horri garaikide askok, etengabe berritzen dituzte haien edukiak, eta interneteko erabiltzaileei webaren kudeaketan parte hartzeko aukera eskaintzen die (Web 2.0), horrela, erabiltzailearen jarrera aldatzen (ikusle izatetik, parte-hartzaile izatera). Aurretik esandakoari erreparatuz, hezitzaileek konturatu dira teknologia berriak hezkuntzarako oso tresna baliogarriak izan ahal direla, eta haietaz baliatu dira hezkuntza 2.0 bat eraikitzen joateko.


Eskolan IKTak erabiltzeko plan ugari egin dira eta baliabide informatikoak ia eskola guztietara hedatu dira. Hala ere, interneten erabilera ez da oraindik hainbestekoa. Sarea komunikazioa lantzeko eta partekatzeko tresna aproposa da. Horretarako, lehen urratsa hezitzaileei Interneten trebatzeko aukera praktikoak ematea da.

Web 2.0 hezkuntza alorrerako oso erabilgarria da. Ikasleak teknologietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra da. Gainera, hizkuntza idatzia, komunikazio ahalmena, analisi zein kritikarako gaitasuna, ikaskideen arteko erlazioa, ikasle-irakasle elkar-ekintza eta abar hobetzeko egokia da.

Tresna eta dinamika berri ugari sortzen ari dira etengabe. Honako hauek dira adibide batzuk: blogak (ikasleen arteko komunikazioa, baita irakaslearekin ere bultzatzeko, komunikazioa ahalbidetu, ikerketak eta esperientziak trukatzeko, ariketa sortzaileak asmatzeko…), jarioak (informazioetara harpidetzeko, gertakarien alertak jasotzeko…), wikiak (informazio bilatzeko, sortzeko edota eraldatzeko, taldeko lanak egiteko…) eta sare sozialak (ezagutza eta informazioa trukatzeko, ezagutzak hobetzeko eta zabaltzeko…).
IKTero irakasle taldea Web 2.0 erabilpenaren berri eman dute. IKTeroek IKT plana diseinatu, ezarri eta dinamizatu dute haurrak txikitatik digitalki alfabetatuak izateko. Izan ere, umeak txikitatik tresna horietara ohituz gero, etorkizunean izugarrizko maila izango dute. Bitartean, irakaslearen papera ere aldatu egin da, orain bitartekari eta prozesuaren gidaria da, horrela autonomia sustatuz.

IKTeroei ikastoletan  euskara 2.0 ere daukagu. IKTero batek adibidez (Maite Goñi), Euskara ikasgaia lantzeko hamaika baliabide sortu eta guztion eskura jarri ditu. Izan ere, euskarak teknologiak ere behar ditu, era honetan, euskara munduratzeko. Euskarazko tresna propioak garatu eta batez ere erabili behar ditugu. Euskara globalizatzeko bere erronka nagusia teknologikoa izan behar da.

Nahiz eta internetek onura ugari ekarri, bere alde iluna ere izan dezake. Internetek hainbat arrisku ekartzen ditu, adin txikikoei bereziki. Horrek, gurasoengan interneta hezkuntzan erabiltzeren aurkako iritzia piztu dezake. Izan ere,  interneta erabiltzeak hainbat arrisku ditu, familiengan kezkak sortaraziz.

Arrisku horien artean edukien inguruko arriskuak ditugu: legez kontrakoak (haur pornografia), kaltegarriak (arrazaren araberako iritziak) eta gezurrezkoak (asmo onak ez dituzten pertsonekin kontaktuan jarri). Merkataritza elektronikoaren inguruko arriskuak  ere daude, baita lege alderdiarekin zerikusia duten arriskuak ere (norbait arriskuan jarri  bere datu pertsonalak kaleratuz…). 


Honen aurrean, eskolak zerbait egin beharko luke, adibidez: Interneten inguruko interesa adierazi eta honen erabileraren eztabaidak sortu, Interneteko segurtasunaren gaia curriculumean txertatu, eskoletan sarea arduraz erabiltzen irakatsi, iragazteko eta monitorizatzeko programak erabili, eta ikasleak izan ditzaketen arriskuetatik babestea ahalbidetzen duen eskola politika ezarri.


IEPen helburua ikastetxeetan internet segurtasunez eta arduraz erabiltzea da, eta ikasleak sareak izan ditzakeen arriskuetatik babestea. Printzipio orokor batzuk ditu: internet hezkuntza erabilera bat izatea, teknologia berrien arriskuak ebaluatzea, erantzukizuna guztiena dela ezagutzea eta erabilera arautzea. IEPak estrategia batzuk erabiltzen ditu eta ikastetxe bakoitzak bere errealitatera egokitzen ditu. Irakasleak arriskuen jakinaren gainean egon behar dute. 


Hezkuntza hobetzeko interneteko sarbide ikasleentzako diseinatu egon behar da eta adinari egokitua. Arau batzuk izan behar ditu erabilera egokirako. Internet era egokian erabiltzeko, irakasleek prestakuntza jaso behar dute, ikasleei  jarrera kritikoa lantzen lagundu eta jabetza intelektuala errespetatzen irakatsi dieten. Ikasleek arriskuak ezagutu behar dituzte eta horiek saihesteko moduak bilatu. Irakasleek ikasleak jakinarazi behar dituzte interneten egin dezaketena eta ezin dezaketena egin. Posta elektronikoari dagokionez arau batzuk ezarri eta sarera argazkiak igotzea oso zainduta egon beharko luke. Foroei dagokionez, eskolak bakarrik baimendutako foroetak sartu ahal dira eta beti ere irakaslearen aurrean. Irakasleez gain, gurasoek ere parte hartuko dute euren baimena emanez eta haurrak etxean egiten dutena kontrolatuz. Izan ere, zenbat eta pertsona gehiago parte hartu prozesuan, emaitzak hobeagoak izango dira.


HITZ GAKOAK:

  • Teknologia berriak
  • Digitalki alfabetatzea
  • Hezkuntza 2.0
  • Interneteko arriskuak
  • Elkar ekintza, parte hartzea
  • Eraberritzea

ERRONKAK:

  • Umeak txikitatik teknologia berrietara ohitu behar ditugu, hauek modu seguru eta eraginkor batean erabiltzen irakatsiz, etorkizun batean teknologiak erabiltzeko erraztasuna izateko.
  • Ikasleak teknologiaren mundu berri hau ezagutzeko prosezuan, irakasleez gain, gurasoek baita ere oso papera garrantzitsua dute. Arriskuen aurrean, guztiok parte hartu behar dugu, erabilera egokia sustatzen.
  • Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten tresnak erabiltzea eta sortzea ikasleen hainbat gaitasun pizteko eta garatzeko (komunikazioa, sormena, autonomia, elkar-ekintza, interakzioa…).

IRUDIA:

                  

Taldeko akta (Teoria)


Jarraian taldean nola egin dugun lan eta nola antolatu garen aipatuko dut.

Hasiera batean, egokitutako bideo eta testuak ikusita, guztiok testu guztiak irakurtzea eta bideoa ikustea erabaki genuen. Era honetan, guztiok gaiari buruz informazio bera jaso dugu. Dena irakurri ondoren, drive plataforma erabiltzea adostu dugu bertan laburpena, hitz gakoak eta erronkak ipintzeko. Drive plataforma oso erosoa da talde-lanak egiteko, guztiok batera testuak sortu ditzakegulako, informazioa erantsi, ezabatu, moldatu... Beraz, bertan egitea erabaki dugu.

Binaka hiru testuen eta bideoaren laburpen bat sortu dugu, hau da, bi laburpen ezberdin sortu ditugu. Laburpenetan zeintzuk ziren antzekotasunak eta desberdintasunak ikusi ditugu, era honetan, laburpen osoago bat sortu dugu, guztion ideiak eta iritzia kontuan hartuz. Binaka egindako laburpenak drivaren bitartez egin ditugu eta ondoren, unibertsitatean batu egin gara talde osoa bi laburpenak batzera, hitz gakoak ateratzera eta erronka nagusiak aipatzera.

Azkenik, aurkezpena prestatzeari ekin diogu. Beste behin elkartu gara unibertsitatea azken fase hau egitera. Guztiok elkartu eta drive-ren bitartez powerpointa egin dugu. Drive-ko aurkezpen programa erabili dugu, azkarrago egiteko. Beraz, testuak banatu eta nork berari egokitutako atala egin du, baina guztiok gure iritzia emanez, aurkezpena ahalik eta hoberen egoteko eta guztien kutsu propioa emateko.

Gai teorikoaren lanaren autoebaluaketa

Autoebaluaketa:


Lana egiten oso eroso sentitu nahiz. Oso guztora gelditu naiz egin dudan lanarekin. Aurkezpenean ere, nahiz eta oso urdurik jarri banintzen, azalpen argiak emateko kapaza izan nintzela pentsatzen dut. Egin dudan esfortzuari esker (gogotsu lan egin, eta aurkezpena prestatu), emaitza ona izan dut lan honetan.

Nire buruari jartzen diodan nota: 8,5

Gai teorikoaren lan-taldearen ebaluaketa

Talde ebaluaketa:


Oso ondo moldatu naiz nire taldearekin.Lanak egiteko denbora erraz bilatu izan ahal dugu, eta guztion artean eginbeharreko guztiak zailtasunik gabe bete ditugu eperako. Gainera, oso giro onean egin dugu lan, eta norbaitek zeozer egiteko arazoak izan dituenenan besteek laguntzeko prest aurkeztu dira.
Aurkezpenean, nire taldekideek oso ondo egin dutela pentsatzen dut.


Taldearen nota: 8,5

2014ko abenduaren 11a (saio teorikoa)

Gaur hain nekatuta nengoen, klasetik ez naizela agertu. Hala ere, saiatu naiz klasean zer egin den jakiten. Horretarako, klasekide batengana joan naiz honek informatu nadin.

Dokumentatzaileen txanda izan da. Dokumentatzaile talde bakoitzak, haien lana zein izan den, hau nola egin duten, izan dituzten arazoak eta horrelakoak azaldu dute.

Geroago (IKTko saio praktikoan), taldekide batek dokumentatzaile talde baten sitesa erakutzi dit, eta nahiko itxura zaindua zuela esan beharra dago. gainera, informazioa oso eskuragarri zegoen, eta nabaritzen da gogoz egin dutela lan bi hilabete hauetan sites-a eraikitzeko

2014ko azaroaren 27a (saio teorikoa)

Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin amaitu dugu, beraz, azken sei taldeen aurkezpenak ikusi ditugu. Aurkezpen hauetan denetarik egon da: talde batek ahoz egin du, besteek bideoak jarri dituzte. 

Nahiko gai interesgarriak aurkeztu dituzte gaurko taldeek eta era erakargarri baten azaltzeko saiatu direla nabaritzen da. Hala ere, izugarrizko logura neukanez, kostata jarraitu ditut taldekideen esplikazioak.

2014ko azaroaren 20a (saio teorikoa)

Gaurko teoria saioan, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoak Konpetentzia digitala eta Eskola 2.0_Praktika Onei buruzkoak izan dira.  Aurkezpen gehienak Prezi edo Power Pointarekin egin dira, baina batzuk beste baliabideak erabili dituzte oso interesgarriak izan direnak: Talde batek, bideo bat aurkeztu du, bertan internetako irudiak agertzen ziren eta atzetik aurkezleen ahotsak.Nire taldeak ere, aurkezpena gaur egin du. Power point batez baliatu gara egokitu zaigun gaia esplikatzeko. Nahiz eta taldekide guztiok urduri jarri garen (batez ere ni), aurkezpena nahiko ondo atera den sentzazioa daukat, eta nire ustez azalpen ulergarriak eman ditugu.

2014ko azaroaren 13a (saio teorikoa)

Gaur duela bi aste irakasleek osatu zituen taldeek tokatu zaien gai teorikoak azaltzen hasi dira.  Bost taldek aurkezpenak egin dituzte, eta klaseko dokumentatzaileek,  argazkiak atera dizkiete azalpenen behaketa egiten dituzten bitartean.

Hauexek izan dira aurkeztutako gaiak:


  • Area informazioaren Gizartea
  • Solidotik likidora
  • Ezagutzaren Gizartea
  • Ezagutzaren Gizartea
  • 2008 Flecha Sociedad de la información y aprendizaje dialógico

Etorkizuneko irakasle bezala, nahiko interesgarriak izan dira niretzat gai hauek.

2014ko urriaren 30a (saio teorikoa)

Saio honen hasieran Maria Acasoren video bat ikusi dugu: "Visiones disruptivas de la educación".
Emakume honek, bizi garen garaira egokitutako hezkuntza bat lortzeko, eskolaren ezaugarri asko aldatu behar direla dio bideo honetan.





Ondoren, 4 pertsonetako taldetxoetan banatu gaitu irakasleak, talde lan bat egin dezagun. Egokitu zaigun gaia "eskola 2.0" da, eta honako hauek izango dira nire taldekideak:

-Asier ibarzabal
-Laura Iriarte
-Asier landeta

Taldelan hau aurrera eramateko, drive bat zabaldu dugu guztiok testu bera editatu ahal izateko. Taldekide guztiok testu guztiak irakurriko ditugula erabaki dugu, gero guztion artean sintesia komun bat egiteko asmoz.

2014ko urriaren 16a (saio teorikoa)


Lehenengo saio teoriko honetan, irakasleak saio teorikoen eta praktikoen ebaluazio irizpideak azaldu zizkigun. Ostean, lauhilabetean egin beharko genituen lanak zeintzuk izan ziren azaldu zuen              
( hezkuntzarekin harreman zuzena duen blog bat, eta saio teorikoetako astekari bat).

Aipatutako guztia azaltzeko, power point baten bidez egin du (egelan eskuragarria).

Saio honen ostean, begiak zabaldu ahal izan ditut, eta konturatu naiz IKTak hezkuntzan egundoko garrantzia dutela gaur egun, eta garrantzi hori areagotzen joango dela ikusi egin dut. Etorkizuneko irakasle bezala, baliabide digitalak ahalik eta hoberen menperatzen ikasi beharko dut, nire lana erraztasun handiagoz egin ahal izateko.

jueves, 13 de noviembre de 2014

Sarrera

Ongi etorri nire blogera. Web honetan,  hezkuntzan eta eskolan kirola duen garrantziaz hitz egingo dut.