domingo, 21 de diciembre de 2014

Gai teorikoaren lan-taldearen ebaluaketa

Talde ebaluaketa:


Oso ondo moldatu naiz nire taldearekin.Lanak egiteko denbora erraz bilatu izan ahal dugu, eta guztion artean eginbeharreko guztiak zailtasunik gabe bete ditugu eperako. Gainera, oso giro onean egin dugu lan, eta norbaitek zeozer egiteko arazoak izan dituenenan besteek laguntzeko prest aurkeztu dira.
Aurkezpenean, nire taldekideek oso ondo egin dutela pentsatzen dut.


Taldearen nota: 8,5

2014ko abenduaren 11a (saio teorikoa)

Gaur hain nekatuta nengoen, klasetik ez naizela agertu. Hala ere, saiatu naiz klasean zer egin den jakiten. Horretarako, klasekide batengana joan naiz honek informatu nadin.

Dokumentatzaileen txanda izan da. Dokumentatzaile talde bakoitzak, haien lana zein izan den, hau nola egin duten, izan dituzten arazoak eta horrelakoak azaldu dute.

Geroago (IKTko saio praktikoan), taldekide batek dokumentatzaile talde baten sitesa erakutzi dit, eta nahiko itxura zaindua zuela esan beharra dago. gainera, informazioa oso eskuragarri zegoen, eta nabaritzen da gogoz egin dutela lan bi hilabete hauetan sites-a eraikitzeko

2014ko azaroaren 27a (saio teorikoa)

Gaurko saio teorikoan aurkezpenekin amaitu dugu, beraz, azken sei taldeen aurkezpenak ikusi ditugu. Aurkezpen hauetan denetarik egon da: talde batek ahoz egin du, besteek bideoak jarri dituzte. 

Nahiko gai interesgarriak aurkeztu dituzte gaurko taldeek eta era erakargarri baten azaltzeko saiatu direla nabaritzen da. Hala ere, izugarrizko logura neukanez, kostata jarraitu ditut taldekideen esplikazioak.

2014ko azaroaren 20a (saio teorikoa)

Gaurko teoria saioan, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoak Konpetentzia digitala eta Eskola 2.0_Praktika Onei buruzkoak izan dira.  Aurkezpen gehienak Prezi edo Power Pointarekin egin dira, baina batzuk beste baliabideak erabili dituzte oso interesgarriak izan direnak: Talde batek, bideo bat aurkeztu du, bertan internetako irudiak agertzen ziren eta atzetik aurkezleen ahotsak.Nire taldeak ere, aurkezpena gaur egin du. Power point batez baliatu gara egokitu zaigun gaia esplikatzeko. Nahiz eta taldekide guztiok urduri jarri garen (batez ere ni), aurkezpena nahiko ondo atera den sentzazioa daukat, eta nire ustez azalpen ulergarriak eman ditugu.

2014ko azaroaren 13a (saio teorikoa)

Gaur duela bi aste irakasleek osatu zituen taldeek tokatu zaien gai teorikoak azaltzen hasi dira.  Bost taldek aurkezpenak egin dituzte, eta klaseko dokumentatzaileek,  argazkiak atera dizkiete azalpenen behaketa egiten dituzten bitartean.

Hauexek izan dira aurkeztutako gaiak:


  • Area informazioaren Gizartea
  • Solidotik likidora
  • Ezagutzaren Gizartea
  • Ezagutzaren Gizartea
  • 2008 Flecha Sociedad de la información y aprendizaje dialógico

Etorkizuneko irakasle bezala, nahiko interesgarriak izan dira niretzat gai hauek.

2014ko urriaren 30a (saio teorikoa)

Saio honen hasieran Maria Acasoren video bat ikusi dugu: "Visiones disruptivas de la educación".
Emakume honek, bizi garen garaira egokitutako hezkuntza bat lortzeko, eskolaren ezaugarri asko aldatu behar direla dio bideo honetan.





Ondoren, 4 pertsonetako taldetxoetan banatu gaitu irakasleak, talde lan bat egin dezagun. Egokitu zaigun gaia "eskola 2.0" da, eta honako hauek izango dira nire taldekideak:

-Asier ibarzabal
-Laura Iriarte
-Asier landeta

Taldelan hau aurrera eramateko, drive bat zabaldu dugu guztiok testu bera editatu ahal izateko. Taldekide guztiok testu guztiak irakurriko ditugula erabaki dugu, gero guztion artean sintesia komun bat egiteko asmoz.

2014ko urriaren 16a (saio teorikoa)


Lehenengo saio teoriko honetan, irakasleak saio teorikoen eta praktikoen ebaluazio irizpideak azaldu zizkigun. Ostean, lauhilabetean egin beharko genituen lanak zeintzuk izan ziren azaldu zuen              
( hezkuntzarekin harreman zuzena duen blog bat, eta saio teorikoetako astekari bat).

Aipatutako guztia azaltzeko, power point baten bidez egin du (egelan eskuragarria).

Saio honen ostean, begiak zabaldu ahal izan ditut, eta konturatu naiz IKTak hezkuntzan egundoko garrantzia dutela gaur egun, eta garrantzi hori areagotzen joango dela ikusi egin dut. Etorkizuneko irakasle bezala, baliabide digitalak ahalik eta hoberen menperatzen ikasi beharko dut, nire lana erraztasun handiagoz egin ahal izateko.