domingo, 21 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 11a (saio teorikoa)

Gaur hain nekatuta nengoen, klasetik ez naizela agertu. Hala ere, saiatu naiz klasean zer egin den jakiten. Horretarako, klasekide batengana joan naiz honek informatu nadin.

Dokumentatzaileen txanda izan da. Dokumentatzaile talde bakoitzak, haien lana zein izan den, hau nola egin duten, izan dituzten arazoak eta horrelakoak azaldu dute.

Geroago (IKTko saio praktikoan), taldekide batek dokumentatzaile talde baten sitesa erakutzi dit, eta nahiko itxura zaindua zuela esan beharra dago. gainera, informazioa oso eskuragarri zegoen, eta nabaritzen da gogoz egin dutela lan bi hilabete hauetan sites-a eraikitzeko

No hay comentarios:

Publicar un comentario