domingo, 21 de diciembre de 2014

2014ko azaroaren 20a (saio teorikoa)

Gaurko teoria saioan, taldeen aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoak Konpetentzia digitala eta Eskola 2.0_Praktika Onei buruzkoak izan dira.  Aurkezpen gehienak Prezi edo Power Pointarekin egin dira, baina batzuk beste baliabideak erabili dituzte oso interesgarriak izan direnak: Talde batek, bideo bat aurkeztu du, bertan internetako irudiak agertzen ziren eta atzetik aurkezleen ahotsak.Nire taldeak ere, aurkezpena gaur egin du. Power point batez baliatu gara egokitu zaigun gaia esplikatzeko. Nahiz eta taldekide guztiok urduri jarri garen (batez ere ni), aurkezpena nahiko ondo atera den sentzazioa daukat, eta nire ustez azalpen ulergarriak eman ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario