domingo, 21 de diciembre de 2014

2014ko urriaren 16a (saio teorikoa)


Lehenengo saio teoriko honetan, irakasleak saio teorikoen eta praktikoen ebaluazio irizpideak azaldu zizkigun. Ostean, lauhilabetean egin beharko genituen lanak zeintzuk izan ziren azaldu zuen              
( hezkuntzarekin harreman zuzena duen blog bat, eta saio teorikoetako astekari bat).

Aipatutako guztia azaltzeko, power point baten bidez egin du (egelan eskuragarria).

Saio honen ostean, begiak zabaldu ahal izan ditut, eta konturatu naiz IKTak hezkuntzan egundoko garrantzia dutela gaur egun, eta garrantzi hori areagotzen joango dela ikusi egin dut. Etorkizuneko irakasle bezala, baliabide digitalak ahalik eta hoberen menperatzen ikasi beharko dut, nire lana erraztasun handiagoz egin ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario