domingo, 21 de diciembre de 2014

Taldeko akta (Teoria)


Jarraian taldean nola egin dugun lan eta nola antolatu garen aipatuko dut.

Hasiera batean, egokitutako bideo eta testuak ikusita, guztiok testu guztiak irakurtzea eta bideoa ikustea erabaki genuen. Era honetan, guztiok gaiari buruz informazio bera jaso dugu. Dena irakurri ondoren, drive plataforma erabiltzea adostu dugu bertan laburpena, hitz gakoak eta erronkak ipintzeko. Drive plataforma oso erosoa da talde-lanak egiteko, guztiok batera testuak sortu ditzakegulako, informazioa erantsi, ezabatu, moldatu... Beraz, bertan egitea erabaki dugu.

Binaka hiru testuen eta bideoaren laburpen bat sortu dugu, hau da, bi laburpen ezberdin sortu ditugu. Laburpenetan zeintzuk ziren antzekotasunak eta desberdintasunak ikusi ditugu, era honetan, laburpen osoago bat sortu dugu, guztion ideiak eta iritzia kontuan hartuz. Binaka egindako laburpenak drivaren bitartez egin ditugu eta ondoren, unibertsitatean batu egin gara talde osoa bi laburpenak batzera, hitz gakoak ateratzera eta erronka nagusiak aipatzera.

Azkenik, aurkezpena prestatzeari ekin diogu. Beste behin elkartu gara unibertsitatea azken fase hau egitera. Guztiok elkartu eta drive-ren bitartez powerpointa egin dugu. Drive-ko aurkezpen programa erabili dugu, azkarrago egiteko. Beraz, testuak banatu eta nork berari egokitutako atala egin du, baina guztiok gure iritzia emanez, aurkezpena ahalik eta hoberen egoteko eta guztien kutsu propioa emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario